« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Amnesia

2010-06-25 23:07:00 | Agin Rezola

Txileko zelaiak

Txileko zelaiak

Boli Kosta 3-0 Ipar Korea. Toure Yayák goiz sartu zuen lehen gola. Ya ya, baina beste 8 sartu behar zituzten.

Brasil 0-0 Portugal. Ostikada asko eta samba gutxiko neurketa. Hain zen motela brasildarren samba, maiteminduta zeudela zirudien (samba lentín).

Suitza 0-0 Honduras. Suitzarrak zergatik dabiltza baloiaren atzetik? Ez dute nahikoa diru bakoitzak baloi bat erosteko?

Ez zait beste partidu bat ahazten? mmm... Ah bai! Txilek 2 eta 1 galdu zuen.

Boli Kostak 3-0 irabazi zion azken partiduan Ipar Koreari, baina ez zen nahikoa izan. Eriksson pozik zegoen... telefono politak atera dituztelako. Ah! Eta hautatzaileak ere baietz esan zuen. Kazetariek galdetu ziotenean, ez zuen "suekoarena egin". Partidu ona jokatu zuten Elefanteek eta bereziki Boka ezkerreko erdilariak. Guztien ahotan egon zen. Hala ere, erdiko atzelariaren antza hartuta gelditu dira jokalariak: zokoratuta.
Brasil eta Portugalek jokatu zuten neurketak ez zuen zer ikusirik AHTaren proiektuarekin. Ez zen zulorik ikusten ez batean eta ez bestean. Oso aukera gutxiko neurketa izan zen eta aurrelariek, esan daiteke, ez zutela ezer pintatzen. Horregatik aterako zuen Brasilek Grafite zelaira...
Zain zeudetenontzat oharra: Elanok ez zuen jokatu.
Suitza eta Hondurasek norgehiagoka ikusgarria jokatu zuten... ikusi zitekeelako. Baina ez nuen ikusi. Ziur nago Shakirik gerria ongi mugituko zuela eta Yakinek bazekiela zer egin behar zuen. Hala ere, biak etxera.
-Derdiyok?
-Etxera zoaztela ba.
Amaitzeko, Txileren partiduan, hasieran ostikada eta tentsio asko izan zen. Pike handia zegoela zirudien. 187 zentimetrokoa, zehatzak izateko. Lehen gola Espainiak sartu zuen (alkoholak ez duela ahazteko balio ziurtatzen dizuet) zorteak eta Villaren maila teknikoak lagunduta eta bigarren golarekin batera txartel gorria atera izanak telenobela batetik aterako zen Marco Andrés Estrada Quinterosi, asko baldintzatu zuen partidua. Estrada ez traba egiteko kenduko zuen epaileak paretik.
Espainiak zelaia asko zabaldu zuen hortik aurrera eta nabarmen gelditu zen, Txiletarrak ez daudela zelai zabaletan jokatzera ohituta. Nola Txilen ez den zelai zabalik kabitzen...
Final zortzirenak: Brasil vs. Txile eta Espainia vs. Portugal

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403