argia.eus
INPRIMATU
Javier Marotok (PP) sinadurak bildu nahi ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta mugatzeko
  • Gasteizko alkateak lege ekimen herritar bat bultzatuko duela iragarri du, hainbat kolektibori Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) ukatzeko bere proposamena Eusko Legebiltzarrera iritsi dadin.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 14a
Fiskaltza Maroto aztertzen ari da lehendik ere, marokoarren eta aljeriarren aurkako adierazpen arrazistak medio. (Arg: Europa Press)

Egoitza-baimenik gabeko etorkinei eta EAEn erroldatuta hamar urte baino gutxiago daramatzaten herritarrei (kanpotar nahiz espainiarrei), besteak beste, DBE jasotzeko eskubidea ukatzea proposatu zuen alkateak joan den astean.

Orain, proposamen hori Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu ahal izateko sinadura bilketari ekin nahi dio. 30.000 sinadura bildu beharko lituzke gutxienez, legebiltzarrean gaiaz eztabaidatu ahal izateko.

EAEko Fiskaltza Maroto ikertzen ari da lehendik ere, marokoarren eta aljeriarren inguruan egindako adierazpenak direla-eta.