Gipuzkoako kostaldean, Urola Kosta eskualdekoan, dago kokatuta. Bi hondartza ditu Oriok, Kukuarri mendiaren magaldean dagoen Antilla hondartza, ezagunena, eta Oribarzar izeneko hondartza txikia.
Azken urteetan arrantzale kopurua nabarmen jaitsi den arren, arrantzari lotutako herria da Orio, eta ibai ertzean ikus daitezke baporeak asteko edzoein egunetan. Mendi ibilaldiak egiteko gune zoragarria da eta Oria ibaian piragoa eta kanua jarduerak egitea ere ohikoa da.
Bi festa nagusi ospatzen dria herrian: ekainaren 29an Sanpedroak, eta abenduaren 5tik 8ra Sanikolasak.
Done Jakue bidearen Interpretazio Zentroa
Done Jakue Bideari buruz Orion dagoen interpretazio-zentroak informazio osatua eskaintzen du bide horren inguruan. Zentroak modulu elkarreragileak, ikus-entzunezko emanaldiak eta hainbat hezkuntza-material dauzka.
0
Orio herritik 5 minutura dagoen Landaetxe honetan naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko aukera duzu. Ezagutu ezazu!
1