Gipuzkoan, Goierri eskualdean, udalerria da, Oria ibaiaren ertzean dago kokatuta. Azken ibai honek herria zeharkatzen du. Udalerritik gertu daude Aizkorriko eta Aralarko mendilerroak. Udalerrian Arriarango urtegia dago, herrigunetik joanda ibilbide ederra egin daiteke. Beste ibilbide bat egiteko Usurbe mendia gune paregabea da.
Ondasun nabarmenen artean daude XVII. mendean eraikitako Letamendi baserria, XVI. mendean sortutako Loinazko Andre Mariaren baseliza eta Erdi Aroko Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
Artista honek kolorea eman dio herriari eta gutxien espero duzunean topatuko duzu agure bat zuri begira, ume bat jolasean edo tximu batzuk "Peace, love and graffiti" esanez, batzuk aipatzearren. Beasain osoan zehar daude. Oso ona da. Arg: Dizebi
1
Usurbe Antzokia
Usurbe Antzokia, Beasaingo herri antzokia da. Bertan estreinaldiko zinemaz gain, antzerkiak eta musika kontzertuak izan ohi dira. Herriko erdigunean kokatzen da, udaletxetik 2 minutura.
1