Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Hemeroteka

09:25, martxoak 2

Lehiatutako Arabako azken eserlekua

Ignacio Escolar

Zortzi boto baino ez dira eta boto horietatik zintzilik dagoena ez da eserleku bat bakarrik, baizik eta Euskal Herriko aliantza puzzle oso bat. Zortzi botorengatik PSOEk Araban legebiltzarkide bat galdu du eta EAra pasa da. Zortzi botorengatik, eserleku bat gutxiago izateak PSOE eta PPren arteko batuketa gobernatu ahal izateko nahikoa ez izatea dakar eta, garrantzitsuena, Patxi Lopez lehendakari izateko inbestidura ez lortzea. Zortzi botorengatik, UPyD-k lortu duen legebiltzarkidea bloke konstituzionalistarentzat erabakiorra bihurtzen da. Zortzi botorengatik PSEk, PP eta UPyDrekin baino, EAJren babesarekin gobernatzeko tentazio gehiago du orain.

Zortzi botorengatik... atzerriko biztanleen botoekin alda daitekeena.

Ikusi artikulua Escolar.net blogean.

erantzun
16:52, otsailak 22

Piperbeltza kanpainan

Alfredo Retordillo, EHUko Zientzia Politikoko irakaslea

"'Euskal gaia'ri buruzko Madrileko behatokiak pertsiana jaitsi du (...) 2001eko hauteskundeetan, Mayor Oreja Ajuria Eneara iritsi zitekeela espekulatzen zenean, gaiari buruzko iritzi emaile horietako batek emaitzak begiratu ondoren, esan zuen ozen: Gehiegik botatu dute! Eta nik galdetzen dut: Ez ote da dosiaren bapateko murrizketa horrek gehiegik bozkatu ez dezagun interesarekin zerikusia duenik?".

Irakurri artikulua Noticias de Gipuzkoa egunkarian.

erantzun
16:26, otsailak 22

Euskaltelen hautagaia

Imanol Murua

"ELAren abisua afiliatuei: ez erabili sindikatuen siglak alderdi baten edo bestearen aldeko kanpainan, etxeko estatutuen aurkakoa baita hori. Oharra atera du, zenbait militante EBren, Aralarren eta Ibarretxeren aldeko ekitaldietan edo plataformetan agertu direlako ELAko kide gisa".

Irakurri artikulu osoa Berrian.

erantzun
16:22, otsailak 22

EAJ-PSEren arteko koalizio baten aurka

Javier Ortiz

"Datozen hauteskundeen ondoren eman daitezkeen hipotesi guztien artean, okerren ikusten dudana da EAJ-PSEren arteko koalizioa".

Irakurri artikulua Noticias de Gipuzkoa egunkarian

erantzun
14:57, otsailak 20

Blogoesfera elektorala

Patxi Igandekoa

"Barack Obama izan bazen web 2.0 tresnak erabiltzen hasi zen establishment-eko lehen politikaria, ez dago dudarik Patxi Lopezek bide bere jarraitu nahi duela. Akatsa litzateke oportunistatzat hartzea. Urteak dira Sozialistek blogen, sare sozialen, twitterren eta abarren garrantzia ulertu zutela..."
 
Irakurri artikulu osoa Izaronews-en

erantzun
14:27, otsailak 20

Hauteskundeei begira galdera konkretu bat talde politikoentzat

Idoia Mendiak bere blogean dioenez , PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko luke. Ondooooo !! Hauteskunde garaian gaude, gari ona politikoei konpromisoak ateratzeko. Gu 2.0 biztanleak gera, sarea erabiltzen dugu komunikatzeko, gure iritsia plazaratzeko, egoerak salatzeko, eskaerak egiteko. Gure politikoek 2.0 izateko kapaz dira? Gure galderei erantzuteko sarea erabiltzeko kapaz izango dira?

Artikulu osoa irakurri Sustatun

erantzun
12:22, otsailak 20

Ilusioaren bila

Pello Urzelai

Ez da sekretu azkenaldian abertzaleen artean etsipen apur bat zabaldu dela. Etsipen horrek ez dauka iturburu bakarra. Arrazoi posibleen artean aipa daitezke: azken negoziazio prozesuak huts egin izana, herri galdeketaren erronka ezerezean eta jarraipenik gabe gelditu izana eta norabide berean indarrak biltzeko gaitasunik eza. Giro hori izango da aukera abertzaleen etsairik handiena. Nola eman buelta giro ezkor horri?

Irakurri artikulu osoa Konponbidearen Talaia blogean.

erantzun
14:40, otsailak 19

Isiltasun susmagarriak

Pello Urzelai

Burrunba eta ika-mika dira kanpaina guztietako ezaugarri. Hitzen jarioa etengabea izaten da. Atsedenik gabe. Egunero zerbait ezberdin esaten ahalegintzen dira hautagaiak hautesleen arreta bereganatu nahian. Baina, batzuetan, esaten dutena baino esaten ez dutena izaten da esanguratsuagoa. Miel Anjel Elustondo ohartu zen lehengoan, Gasteizen, PSE-EEren mitinean. Ordu eta erdi aritu ziren Txarli Prieto, Patxi Lopez eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Ordu eta erdi PP aipatu gabe. Hori izaten ari da PSE-EEren kanpainaren ezaugarrietako bat: PPtik datozkion eraso dialektikoei isiltasunarekin erantzutea, PP ez aipatzea. Kritika bat ere, ezta ustelkeriaren itzal luzea gogoratzea ere. PPren inguruko boto-emaileak erakartzeko taktika bat da. Ezker Batuaren aldetik datozkion eguneroko kritikekin ere antzera jokatzen ari da. Entzungor. Zakua zabalik. Antzeko zerbait egiten ari da EAJ EArekin. Ez die kasurik egiten EAtik datozkion ziztadei. Hitz itsusi bat ere ez EArentzat. Isilik egon, emaitzen zain.
 
PSE-EEri arazo bat sortzen ari zaio isiltasun neurtuaren estrategia honekin: Ibarretxeren kontrako diskurtsoa gehiegi nabarmentzearekin batera, ez da lortzen ari zentralitatea eskuratzea. Ezin baita erdigunea bereganatu, mutur batetik argiro bereizi gabe.

Ikusi artikulu hau Konponbidearen Talaia blogean

erantzun
14:17, otsailak 19

Euskara eta bozak: inkesta politiko (agian) sekula ikusi gabea

Aurreko astean CISek argitaratutako hauteskunde inkestan ez dira emaitzak datu jakingarri bakarrak. Ama hizkuntzari eta hizkuntza gaitasunari buruzko datuak ere bazeuden; aukera politikoaren araberakoak gainera! Alegia, zer bozkatzen dugun euskaldunok, elebakar erdaldunekin alderatuta, adibidez. Betiri izeneko sustatuzale batek eman digu pista interesgarri hau, agian sekula aurretik egin gabeko azterketa.
 
Irakurri artikulu osoa Sustatun

erantzun
15:08, otsailak 16

Nork kontatuko ditu beraien botoak?

Juan de Etxano

"Ezker abertzalekoei hauteskundeetara aurkeztea debekatu bazaie, suposatu liteke ezingo dituztela izan begiratzaileak mahaietan, beraien botoak kontatzeko. Beraz, beste alderdietako ordezkariei skatu beharko diete egiteko. Onartuko al dute EAJk, EAk eta Aralarrek? Pentsatzekoa baita PPkoak eta PSE-EEkoak ezezkoa emango dutela".
 
Irakurri artikulu osoa Izaronews-en

erantzun
13:03, otsailak 14

Iruzurkundeak (I): ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

Koldotxu, blogaria

"Berriro ere iruzurkunde baten aurrean gaude: alde batetik, berriro ere, aukera politiko handi bati (Ezker abertzaleari) ez zaio aurkezten uzten eta, bestetik, politikariek kea salduko digute euren gezurrekin (...) Eusko Legebiltzarra txitxinabozko parlamentu bat da. Urtarril, Abuztu eta asteburuetan ez dute lanik egiten. Askotan plenora ez doaz guztiak eta komisioak katxondeo bat dira. Ez dute maila nahikorik herrialde bat zuzentzeko, eztabaidak tontakerietara murrizten dira, askok alderdiak esaten dietena bozkatzen dute jakin gabe zer bozkatzen duten,... argi dago gehienak diputatu-floreroak dira... jar dezagun benetako landare bat! Ficus-ak bakarrik ura, argia, lurra eta fertilizanteak behar ditu, politikari baten lana egin dezake eta, gainera, fotosintesia egiten du!".

Irakurri artikulu osoa Koldotxuren txokoa blogean

erantzun

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan