argia.eus
INPRIMATU
Gora Gasteiz ekimena aurkeztu zuten jendaurrean

Gora Gasteiz ekimena aurkeztu zuten jendaurrean. Orduko PPko alkate Javier Marotok Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan eta etorkinen inguruan egindako adierazpen arrazistek piztu zuten txinparta. Herritar talde batek hiri justu, solidario eta pluralaren alde norbanako eta kolektiboak elkartzeko deia eta lana egin zuen. 2015eko apirilaren 18an Gora Gasteiz eguna antolatu zuten, gasteiztarrak bazterketa ororen aurka saretzeko. Dinamikak hirian etorkinen inguruan sortu zen giroari buelta ematen lagundu zuen, eta Marotok alkatetza galdu zuen handik hilabete eta erdira eginiko udal hauteskundeetan.