ARGIA.com - Denda

EROSKETA SASKIA
Ez duzu produkturik saskian

Makilak

Gaztainondoa eta larrua (Makila tradizionala)

Ezaugarriak: Ohorezko alpakazko makila

Neurria (estandarra): 90 zentimetro. Nahi izanez gero, aldatu daiteke.

Entrega epea: 15/30 egun bitartean

Deskripzioa: Alberdiren makila, eskuz egindakoa eta mendez mende datorren teknikaz landutako bastoi dotorea da.
 

Makila kaxan

Kutxa aparte eskatu behar da eta 69€ balio ditu. Inskripzioa nahi izanez gero, gehienez 35 karaktere idatziko dira eta 20€ gehiago ordaindu beharko dira. Behin erosketa eginda, inskripzioa zein den zehazteko aukera izango duzu.


Makila euskaldunaren laguntasunaren ikur gisa oparitzeko ohitura antzinatik dator. I. Mundu Gerraren ondoren, Foch eta Petain mariskalak eta Clemenceau presidenteak makila bana jaso zuten. Opari horiekin, Pirinioetako Iparraldeko euskaldunek beren eskertza adierazi zieten. Foch mariskalaren makilak Verduneko mapa zeraman eta haren gainean, hitz hauek: Hemendik ezin da pasa.


Iñaki Alberdik jasotzen dituen eskaria gehienak opari gisa emateko dira. Oso egokiak dira enpresa-opari gisa emateko, norbait jubilatzen denean, ezkongai-agurretarako edo ezkontzetarako... eta  haren eskuetatik oso famatuak direnentzako makilak atera dira. Juan Pablo II. aita santuari larruzko makila bat oparitu zitzaion Loiolako basilikara abiatu zenean, orduko lehendakaria Carlos Garaikoetxea zela. Aita santu berak beste makila bat jaso zuen Arabako Ahaldun Nagusiaren eskutik, Arabako hiru moja dohatsu aitortu zirela-eta berau Vaticanora joan baitzen. Abagune hartan aita santuak jaso zuen makila ohorezkoa izan zen, zilarrezko heldulekukoa. Espainiako Erregeak bere izena zeraman makila bat jaso zuen 1986an, Deustuko Unibertsitatearen mendeurrena ospatzeko Bilbo bisitatu zuenean. Luzea da makila jaso duten pertsonaia ospetsuen zerrenda, batzuk esparru politikokoak, gizarte zein kirol esparruetakoak...

Prezioa: 229,00 €

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys