2017ko irailak 16tik 22ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

Estelada ez da soilik independentzia

2017-09-21 | Eneko Egibar Artola
 

Estelada XXI. mendean demokraziari eman zaion arnasa berritua da. Legedia demokraziaren eta gehiengo baten eskuetan jartzea da. Estelada momentua eta oraina da. Demokraziak derrigorrezkoak zituen, ditu eta izango ditu berrirakurketak. Estelada demokrazia da XXI. mendean.

 
 

Iritzia

2017-09-20 | Martin Aranburu


 
 

Iritzia

Demagun... hizkuntzek ez dutela aberririk izango

2017-09-19 | Mikel Asurmendi

Demagun ehun urte barru Anjel Lertxundik egoki atondutako liburua da. Hainbat egileren artean egina, hainbat egileren elkarrizketek eta karta zuriek osatua. Besteak beste, itzultzaileen idazletza izaeraren errekonozimendua berresteko sortua. 

 
 

Iritzia | Fauna publikoa

2017-09-19 | Gorka Bereziartua Mitxelena

AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi zenuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean,... [+]

 
 

Iritzia

Desobedientziarik gabe ez dago independentziarik

2017-09-19 | Maialen Begiristain | Beñat Apalategi | Ione San Ildefontso | Joseba Alvarez

Espainiako Estatuaren izaera totalitarioa eta eraso errepresiboaren neurrigabetasuna argi geratu dira Catalunyan. Azken hilabeteotan muga politiko, juridiko eta polizial guztiak gainditu dituen eraso errepresiboak Catalunyako eta bertako herritarren eskubide zibil eta politiko guztiak bortxatu ditu. Benetako “Salbuespen Egoera” da bertan bizi dutena. “Sitio Egoera” izango al da Urriaren 1ekoa eta ondorengoa?

 
 

Iritzia

Erabakitzeko eskubidea jokoan

2017-09-19 | Asier Blas

Egia da Iñigo Urkullu lehendakariak esan duena, erreferendum saiakera horretatik ezin da atera estatu berri baten jaiotza. Baina horren errua ez da Kataluniako Gobernu eta Parlamentuarena, baizik eta Espainiako Gobernu eta Parlamentuarena.

 
 

Iritzia

2017-09-19 | Iñaki Odriozola

Irabazleek egiten dute Legea, eta bortizkeriaren monopolioaz betearazten digute. Eurek ez daukate... [+]

 
 

Iritzia

Politika sozialak ezartzeko burujabetza

2017-09-17 | Juan Mari Arregi

Joan den astean, euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELAk eta LABek ekintza batasuna irudikatzen duen beste urrats garrantzitsu bat egin zuten, “burujabetza prozesu aldebakarreko eta sozialaren” alde.

 
 

Iritzia | Ez hanka ez buru

2017-09-17 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Erreferentzialtasuna

2017-09-17 | Estitxu Garai Artetxe

Erreferentzialtasuna. Hitz luzea, alajaina; berau erdiesteko gehienetan behar den lana bezain luzea. Eta “gehienetan” diot beti ez delako hain prozesu nekeza izaten. Politikari buruz ari garela, badirudi nor izatera iristeko bideak txindurri-lana eskatu beharko lukeela, alta, badira egun batetik bestera sortzen diren erreferenteak ere. Komunikabideak izaten dira horretarako tresna nagusia. Asko laguntzen du eguna joan eta eguna etorri pantaila txikian agertzeak.

Gertakari edo... [+]

 
 

Iritzia

Badira ipuin tristeak

2017-09-17 | Ana Mendia

Hilabetez hilabete desiratutako ametsa egia bilakatu zela zirudien. Ustekabean, ordea, abiapuntura itzuli da; izterretik behera joan da izan zitekeenaren ilusioa. Segundo batean erantzi du errealitateak soinean zeraman mozorroa.

Beldurrak aginduta sekretupean gorde zuen berri ona, nahiz erraietan barrena sentitzen zuen erotasun pozgarria etxekoekin partekatu beste nahirik ez zuen. Gaur, ordea, itxaropenaren tokia minak hartu duenean, ohartu da haurdun zegoela esan ez izanak ez duela berezko... [+]

 
 

Iritzia

Abisua I

2017-09-17 | Nerea Ibarzabal

Bale, lehenengo ile urdina atera zait. Tontakeria bat dirudi, baina, ez dakit, iruditu zait karga sinboliko horretatik atera daitekeela probetxuzko zerbait; gogorarazi dit, adibidez, nire gorputza onartzen –maitatzen ez beti– 23 urte pasatu eta gero, hemendik aurrera etorriko diren aldaketa fisiko guztiak ere onartzen ikasi beharko dudala. Tira, baina hori oinarrizkoa da. Uste dut ile honek nire buru barrua zeharkatuko duten bi sustrai sakon dituela batez ere: batetik, izan daiteke... [+]

 
 

Iritzia

Kurtso hasieran, autogestioa

2017-09-17 | Itziar Bardaji Goikoetxea

Iruñeko auzo aberats batean, etxe abandonatu baten teilatua zulatzen hasia da. Okupazio mugimenduko gazte batzuk eta kalean bizi ziren etxegabe batzuk bertan bizi dira elkarrekin, eta etxea konpontzen ari dira. Elkarlana eta elkarbizitza aurrera doaz, arduratze aktiboaz eta elkartasunez. Etxe Ikusezina deitu duten horretan ematen den bi munduren loturak, gizarte zerbitzu eta abarren asistentzialismoa eta ondoriozko mailakatze soziala gainditu lezake.

Handik ez oso urrun, alde... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa