Politika sozialak ezartzeko burujabetza

  • Joan den astean, euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELAk eta LABek ekintza batasuna irudikatzen duen beste urrats garrantzitsu bat egin zuten, “burujabetza prozesu aldebakarreko eta sozialaren” alde.

Pauso esanguratsua Euskal Herriko gehiengo sozialaren interesen zerbitzura. Aitortzeko modukoa eta txalogarria da ekimena, sindikatu abertzaleen batasunerantz mugarria izan daiteke-eta.

Egongo da esango duenik eremu politikoan “sartzea” dela, alderdi politikoek protagonista izan behar omen duten tokian. Sindikatuek, baina, eskubide osoa dute politika sozial, ekonomiko eta laboralak eskatzeko, gehienean langile eta pentsionistek osaturiko jendarteari bete-betean eragiten baitie. Politika horiek nork erabaki, hobeak edo okerragoak izango dira. Testuinguru horretan, logikoa da salatzen dutena: Espainiako Estatuarekiko menpekotasunak kalteak ekartzen dizkie langile eta pentsionistei; gainera, agintariek ez dute borondaterik egoera hori gainditzeko eta aldebikotasunak ez du funtzionatzen. Ondorioz, prozesu subiranista aldebakarreko eta sozialaren alde daude sindikatuok.

Apustu horrek eragina izango du prozesuan hartu beharreko erabakietan. Horregatik diote beharrezkoak direla “ezkerreko aliantzak”.  Burujabetzarik ez izateak zailtasunak ekarri ditu negoziazio kolektiboan, jendea pobretu du, lana prekarizatu eta pentsioak eskastu. Burujabetzaren bidez eta euskal gehiengo sindikalak bultzaturik, aurrekontu eta politika fiskal sozialak ezar daitezke, ez eliteen zerbitzura, baizik eta jendartearen gehiengoaren mesedetan. Horretarako burujabetza mota batek baino ez du balio: osagai sozial indartsua duena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude