Category: Inkomunikabideak

Alemania ez dela nazia deskubritu du kazetari espainiar batek, Puigdemont aske geratu ostean

  • 54_01
    Albert Ribera intelektualaren erreakzioa Puigdemont espetxetik atera aurretik eta ondoren.

Espainiako ikerketa-kazetari batek aurkikuntza harrigarria egin du, Carles Puigdemont aske uzteko erabakia ezagutu ondoren: “Arraroa egin zitzaidan epailearen jokamoldea eta dokumentu historikoak errepasatzen hasi nintzen. Sekulako pastela aurkitu nuen: mende erdi baino gehiago da...

Jarrai-Segi

Azken unekoa: EAJ goresten ez duen albiste bat argitaratu du Deiak

  • 54-02-deia

Alderdi jeltzaleak kudeaketarako dituen dohainak eta berezko sen ona goraipatzen ez dituen albiste bat kaleratu du Deia-k otsailaren 5eko edizioan. Egunkariko zuzendaritzak honako esplikaziñoia emon dau ustekabeko jazoeraz: “Tira, ez da hainbesterako, askok leporatzen...

Jarrai-Segi

Zertarako da gehio? Euskara-eta ito!

  • 54_01-eman hegoak vocentori

Euskara sustatzeagatik euskarazko hedabideei baino diru gehiago eman die Jaurlaritzak ‘El Chorreo’ eta ‘Diario Fatxo’ egunkariei, merezita oso. Euskara sustatzea lehentasun ote duten galdetuta, hala erantzun digu Angel Murguía DFko community managerrak: “Hala da....

Jarrai-Segi

Ustezko notiziya… edo ez

  • 54_01

Diotenez, baliteke epailea ei den batek bost lagun espetxeratzeko agindua eman izana, egunotan sanferminak ospatzen ari omen diren Iruñean emakume bat ustez bortxatzea egotzita. Bortxaketa erakusten duen ustezko grabazioa, apika telefono mugikor bat erabilita...

Jarrai-Segi

“Asko gorroto zaitut” telebista saioa estreinatuko du ETB1ek

  • gorroto

“Asko maite zaitut” programak lortu du erakustea euskaldunak gai garela norbaiti publikoki adierazteko barru-barrutik ateratzen zaizkigun maitasun sentimenduak. Orain erronka handiagoa hartuko du telebista publikoak: “Asko gorroto zaitut” saioarekin, urteetan ezkutuan gordetako ezin-ikusiak adieraztera...

Jarrai-Segi

Nafarroan daukan merkatu potentziala ikusirik, euskarazko katea sortuko du Aragon TVk

  • 2507-54_01_ETB

Aragoiko telebista publikoak euskarazko katea martxan jarriko du laster. “Merkatu ikerketa egin dugu joan den astean UPNren egoitza parean bilduta zegoen jendetzaren artean eta ikusi dugu eskaintza arrakastatsua izango litzatekeela martxan jarriz gero”, azaldu...

Jarrai-Segi

Diario Vascoko kazetari batek astebete darama galduta Lasarteko errotonda berari bueltaka

  • 2503-54_03-rotonda

Angel Mundaka Diario Vascoko erredaktore bipila ARGIAko egoitzara iritsi ezinik dabil apirilaren 7tik, EAEko Barne Sailak jakinarazi duenez. “Erredaktore buruak Axier Lopezi elkarrizketa egitera bidali ninduen ez dakit zein mozalen kontura”, azaldu du jurnalistak...

Jarrai-Segi

Jendaurreko masajea Urkullu lehendakariari, txalo eta biba artean

  • 2500_54-01-pressing

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria ez omen da oraindik guztiz osatu joan den astean ETBn jasan zuen zortzi eskuko masajeaz. “Zer nahi duzue, holako gauzek beti uzten naute apur bat minduta, klabikula aldean eta…”, esan...

Jarrai-Segi

Peio ez, Pedro da etarra gaizto-gaiztoa

El Correo egunkariak barkamena eskatu du Peio Sanchez iruinseme ETAko buruzagietan buruzagiena zela zioen informazioa argitaratzegatik. Honela azaldu dute gertatutakoa:  “Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu genuenez geroztik erredakzioa euskalduntzen gabiltza jo eta ke; Ertzaintzaren inteligentzia zerbitzuek...

Jarrai-Segi