Category: Futbol modernoa

Neymarren orrazkera Aginagako angulak promozionatzeko kanpaina bat da

  • 54_02

Aginagako angulagileek baieztatu dutenez, Brasilgo futbol selekzioaren Munduko Txapelketako lehen partiduan Neymarrek buruan zeraman beraien produktu berria: angulak curryarekin. Uda honetan merkaturatuko dute Euskal Herriko eta atzerriko gastroteka guztietan dastatu ahalko den plater berria...

Jarrai-Segi

Espainiaren aldeko golak lasai ospatzeko argudio-zerrenda

  • 54_01-spanish

“Baina Iraitz, zer ostia egiten duzu Sergio Ramosen gola ospatzen?” galderak ez dizu gehiago loa galaraziko. Espainiaren aldeko golak libre eta burujabe ospatu nahi dituzula? Hemen da  ahaleginean ez itotzeko behar duzun flotagailua. Selekziorik...

Jarrai-Segi

Probintzianoak gu? Baita zera ere!

  • sarean arrantzatua1
Jarrai-Segi

ARGIAren harpidetza egin du futbolzale batek, hiru asterako

  • 54_02-gaztaiBuru
    Gaztai Buru, urdinez, bere lagunekin ARGIAren harpidetza eredu berriaz solasean.

Espainiako futbol liga amaitzerako helburu bat jarri zion Gaztai Buru realzaleak bere bizitzari. “Bakarren batzuek erabakitzen dute erretzeari uztea, edo kirola egiten hastea”, esan digu. “Nik erabaki dut gauza sakonak egitea, intelektoa elikatzea eta...

Jarrai-Segi

Iñigo Martinezek ondarrueraz idatzitako agur-mezua deszifratu du Beranduegiren egiptologia sailak

  • 54_01martinezIlarra
    Asier eta Iñigo probintzianismoa gainditzen duten koloreekin.

Hitzak euskarara pasa eta testua atzekoz aurrera irakurrita, ondorengoa dio gutunak: “Bazen garaia norbaitek nire klausula penagarria ordaintzekoa. Aspertua nengoen Reala zuzentzen duten arma trafikatzaileaz eta bere alboko kirol-zuzendari potrohandiaz, Anoetako harmailak betetzen (‘bete’...

Jarrai-Segi