Garbiñe Biurrun eta Iñigo Lamarcaren ezezkoak jaso eta gero, Euskadiko Podemoseko zuzendaritzak erabaki du datozen EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaia aurkitzeko etxe barruan bilatzea dutela onena. “Bueno, zer, orduan Madrazo, ezta?”, esan dute aho batez, elkarri begira bi minutu pasa eta gero. Beranduegiri adierazi diotenez, erabakia hartzean kontuan izan dute Ezker Batuko buruzagi ohiak Jaurlaritzako sailburu modura duen eskarmentua: “Hala ere berarengan konfiantza dugu”, esan dute.