argia.eus
INPRIMATU
ETAk eta ASK-k euskal prentsaren aldeko apustua egin zuten, Landaren esanetan
  • Elixabete Garmendia eta Josu Landa abenduaren 6an hizketan aritu ziren Durangoko Azokako Gogoetaren Plazan, “Gu gara euskal prentsa. Euskaraz eta ez elebitan” izenburupean. Egun horretan duela 29 urte Euskaldunon Egunkaria sortu zen.

2019ko abenduaren 12a

Landak azaldu zuen 80ko hamarkadaren hasieran euskal prentsa oso bazterrekoa zela oraindik, baita ezker abertzalean ere, baina eremu horretan gauzak apurka aldatuz joan zirela:

"Ez zen alderdien kontua soilik ordea. Garai hartan euskaltzaleek ere, erakundetu gabe zeudenek, pentsatzen zuten euskarazko prentsak ez zeukala etorkizunik. Urte mordoa pasatu genituen getto batean gotortuta.(...) Baina lortu zen aldatzea, eboluzio handia eman zen bizi izan nituen 12 urteetan, baita Ezker Abertzalearen baitan ere. Eboluzioa eman zen, besteak beste, ASK-k egindako lanari esker, lortu baitzuen egitura organikoak euskara hutseko egunkariaren aldeko apustua egin zezan. ETAk babestu ez balu barne egituretan Euskaldunon Egunkaria ez zen kaleratuko, duela 29 urte, gaurko egunez..".

Artikulu honetan irakur daiteke mahai-inguruaren laburpena:Elixabete Garmendia eta Josu Landa: euskal kazetaritza konplexu, eta aitzakien gainetik