argia.eus
INPRIMATU
Mozal Legeak Donostian zigortuak kalera atera dira
  • 20 herritar baino gehiago zigortu ditu Donostian Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Mozal Legea aplikatuta. Guztira 7.000 eurotik gora eskatzen dizkiete. Urriaren 15ean agerraldia egin zuten udaletxe aurrean, Librek deituta.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2016ko urriaren 19a
Zigortutako ekintzak

Santomasetan pankartak jartzea (10 kide), jakinarazi gabe elkarretaratzeak deitzea (Libreko 3 kide, Gipuzkoa Zutikeko 2). Ondarruko Herri Harresian (2), Bilboko unibertsitateko itxialdian (2), Maiatzak 1ean Kaiako parodian parte hartzea (5).


Konpromisoak

Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta berdin Gipuzkoako Foru Aldundiak. Donostiako Udalean mozioa aurkeztuko du Librek eta denei konpromiso honekin koherentzian jokatzeko eskatuko die.


Hurrengo urratsak


Mozal Legearen inguruko gunea sortzeko asmoa du Librek Donostian. Kasu batzuetan epaiketara jotzea aurreikusi dute, eskubide zibil eta politikoak juridikoki defendatzeko. Abokatuen datu basea ere osatuko dute, jurisprudentzia lantzeko.