GITE gizarte ikerketarako taldeak Bilbon egingo ditu hitzaldiak, aste honetan Foru Artxiboan, eta
ASKEk (Alfonso Sastre Kultur Elkartea) datorren astean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Hiltzadietan, Atilio Boron politologoaz gain, Michel Collon idazle eta kazetariak ere hitz egingo du. Collon kazetari belgiarra aditua da munduko hainbat gatazketan, eta besteak beste, hedabideek Yugoslavia edota Iraken emandako informazioen inguruan egindako kritikek egin dute ezagun.
TopASKEtak: amaiera “utopiari” buruzko zikloari
Aurtengo jardunaldiekin ASKEk kolofoia jarriko dio Utopiaren inguruan azken urteetan egindako gogoetei. Besteak beste Kubako parlamentuko Ricardo Alarcón edota Venezuelako Kultura Ministerioko kabinete buru Hector Soto izan dira gurekin (ikusi azken honi
Argiak eginiko elkarrizketa.
Aurtengo TopASKEtetan, Atilio Boron eta Michel Collonez gain, hizlari izango dira Alfonso Sastre, Joxe Azurmendi, Nekane Jurado eta Carlo Frabetti.