Egilea: Urruti
Angel Iribar futbolariari elkarrizketa.
Zarautz'tar mutil gazte au degu gaurko egunean, Españi'ko kirolari guzien artean entzute aundiena artu duana, ta egunkari ta aldizkari guzietan beratzatz goralmenik aundienak irakurtzen ditugu. Ain ospetsua egin bazaigu ere, ez uste goi mallara irixte orrek, aldaketarik erangin dionik, bera, lenago zan bezelakotxe umil, zintzo ta adiskide atsegiña jarraitzen du guzientzat, eta bere jokabide arrigarriaz gañera, doai auek dituala buru, iñork ez dituan ainbat jarraitzalle ditu berak, eta Euskalerri guzian berari ederretsitzen diote.
Euskaldun jator bat izanik, egoki iruditu zait ZERUKO ARGIA'n beratzat zerbait idaztea, baña egokiago oraindik berarekin izketaldi bat edukitzea, ta onetarako eragozpenik ez det arkitu, ta poz atsegiñez artu nau bere etxean, nere asmo au agertu diotanean.
Ni sartu naizenean, bere etxeko jantokian aparitan arida, aragi-xerra ederrari kontu ematen, eta bitartean ekin diogu izketaldiari, ona emen gure jarduna:
Begira Angel, lendabizi izan berria degun Munduko txapelketatzaz mintzatuko gera.
Zuk nai dezun bezela. Galdetu.
Españiak egin lezaken ainbat egin aldu zure iritziz txapelketa onetan?
Ez, geiago egin genezakeala derizkiot, baña gaizki jokatu genduan, eta ezin aurrera jarraitu. (...)
Ikusi artikulua (HTML)
Ez dago erantzunik.
© 2009 ARGIA.com