argia.eus
INPRIMATU
Zigorra jarri diote Eibarko Alfari greba eskubidea ez errespetatzeagatik
  • 134 egun daramatzate Eibarko Alfa enpresako langileen erdiak baino gehiagok greba mugagabean. Bitarte horretan, enpresak beste langile batzuk kontratatu izana salatu izan dute prozesu guztian zehar.  Eibarko epaitegiak arrazoia eman berri dio grebalariei eta hauek ebazpena betetzeko eskatu diete enpresa buruei.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko apirilaren 11

LABek pozez hartu du epailearen ebazpena eta nabarmendu du Alfa Precision Casting  enpresako grebalarien lanpostuak lanean jarraitzen duten beharginekin betetzen ari zirela.

Epaiak hiru arlotan jarri du fokua APC zigortzerakoan. Lehenik eta behin, lanean ari ziren langileak lanpostuz aldatu dituela, lau hilabetez, grebalarien lanpostuak ordezkatzeko eta grebaren eragina zapuzteko; bigarrenik, opor egunetan ere lanean jarri dituela langile horiek; azkenik, APCko greba batzordearen eskubideak urratu dituela, haren lana oztopatuz eta askatasun sindikala mugatuz.

Pasa den otsailean eman genuen ARGIAn Alfako langileen borrokaren berri. Hemen irakur dezakezue artikulua.