argia.eus
INPRIMATU
Westminsterrek dio Eskoziari utzi behar zaiola bere erreferenduma antolatzen
  • Erresuma Batuko Parlamentuko (Westminster) Komunen Ganberako eskoziar gaietarako batzordeak Gobernu Britainiarrari eskatu dio Eskoziari utz diezaiola erreferendumaren baldintzak zehazten. Eskoziarrek euren independentziaren alde boza emango dutela aurreikusita dute baina oraindik ez  dute egunik zehaztu, eta kontsulta nork deituko duen ere erabakitzeke dago, Britainia Handiko Westminsterreko legebiltzarrak ala Holyrrodeko Parlamentu eskoziarrak.

2012ko abuztuaren 08a

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak 2013an egitea nahi du Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak berriz, erreferenduma 2014an izatea aldarrikatzen du eta bere ustez Eskozia independentea bideragarria izango da dituen baliabide energetikoei eta batez ere energia berriztagarriei esker. Horrek Britainia Handiari mesede egingo diola gaineratu du.

Informazio gehiago

SNPk Eskoziako erreferenduma 2014ko urriaren 18an izatea nahi du, larunbata

Eskoziak erreferenduma 2014an egin nahi du, Erresuma Batuaren presioa baztertuta

"Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?" izango da erreferendumeko galdera, eta erantzuna "Bai" ala "Ez"