argia.eus
INPRIMATU
Uztaritzen salerosketa espekulatibo berria salatu dute
  • Uztaritzeko etxe bat 480.000 euroan salgai jarri dute, eta herritar talde batek ekintza hori salatu du uztailaren 16an. Ipar Euskal Herrian ikusten den espekulazioaren aurkako mobilizazioa egin da igandean.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 19a
Ostia sareak espekulazioaren aurka egindako elkartaratzea. Argazkia: Ostia sarea.

Bista Eder etxea iaz 288.600 euroan erosi zen, eta orain, obren ondoren, 479.960 euroan dago salgai. Uztaritzeko herritar talde batek salatu du salmenta hau, eta igandean espekulazioaren aurkako elkarretaratzea egin zuten.

Salatu dutenaren arabera, etxearen jabea ez da inoiz bertan bizi. Espekulazioari buruzko testuinguru berezi batean kokatu dute gertaturikoa, ez baita ezer berria: aipatutako etxearen salmentaren aurkako mobilizazioaz gain, Senpereko Olha etxaldearen espekulazioaren aurkako okupazioak aurrera jarraitzen du.

Uztaritzeko protesten asteburu berdinean, espekulazioa salatzeko hainbat ekimen egin dira, Ostia sareak deiturik.