Uztailaren 21ean atxilotu zuen Gartzia Txileko Estatuko Poliziak. Bere aurka kanporatze agindua zegoela argudiatuta hurrengo egunean bidali zuten Espainiako Estatura. Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak bideo batean bildu du Gartziak egun hartan bizitakoa.
Maputxe herria edo bere hizkuntzan Wallmapu eremuko proiektu batean parte hartzera joan zen Iban Gartzia Txilera, “herri maputxearekin harremanetan jarri eta esperientziak elkarbanatzera”. Antxeta irratiaren bidez Radio comunitaria Kimche Mapu-n ibili da boluntario gisa lanean, esaterako.
“Herri maputxearen errealitatea nire begiekin ezagutzea”, “gaur egun bizi duten egoera ondo ikustea” eta “Estatuarengandik jasaten duten errepresioa zein den” ezagutzea ziren Gartzia Txilera eraman zuten helburuak, irundarrak berak bideoan azaldu duenez.
Valdiviara eta Temucora bidaiatu zuen eta azken hiri honetan egin zuen topo FEMAE-rekin (Federación Mapuche de estudiantes). Erakunde horrek antolatzen dituen maputxera ikastaro batean atxilotu zuten. Hasieratik identifikatu ez ziren hiru poliziak azaldu zioten kanporatze agindua zegoela bere aurka eta Santiagora eraman behar zutela. Salatu du polizia batek azaldutako hainbat aurrekari penal preskribaturik zegoela eta informazioa ez zela zuzena.
Tentsio uneak gora-behera Txileko hiriburuan egon zen atxiloturik Gartzia egun batez. Azaldu du ez zela inkomunikaturik egon eta gertukoenei egoeraren berri emateko aukera izan zuela. Kideek itzulera oztopatzeko jarritako helegiteak helegite, Txileko Estatuko bi poliziarekin itzuli zen Gartzia Espainiako Estatura hurrengo egunean. “Anaia maputxe batek oparitutako trariloncoa” eraman zuen Gartziak bidaia guztian zehar, jendeak bere atxiloketaren arrazoien berri izan zezan.
Beste bideo batean maputxeen borrokari buruz aritu da Gartzia: