argia.eus
INPRIMATU
Twitter euskaraz abuztuaren 6rako izan liteke ofiziala
  • Euskarazko itzulpena abuztuaren 6an publiko egiteko moduan dagoen galdetu du Twitterrek. Inkesta labur bat betetzeko eskatu die erabiltzaileei, itzulpenari buruz duten irirtzia eman dezaten. Batetik, iritzia zein hizkuntzaren gainean (euskara) eman nahi den galdetu die Twitterrek. Bestetik, itzulpena prest ote dagoen pentsatzen duten ala ez.

2012ko uztailaren 26a

Twitter euskaratzeaz euskal komunitatea arduratu da eta itzulpen osoaren %92 dago onartua. Itzulpen ia guztia egina dago, eta falta den %8a egindako proposamenen artean onenak hautatzea da. Itzulpenean edozeinek lagun dezake translate.twitter.com helbidean. 

Twitterren dabilen euskaldun askok sare sozialeko arduradunei zerbitzu hauek euskaraz izateko eskaerarekin mezuak bidali ostean, joan den maiatzean Twitterrek adierazi zuen euskaratzeko gunea ireki zuela. Ordutik, Twitter itzultzen ari da jendea, horretarako propio prestatutako gunean, esaldiz esaldi.