argia.eus
INPRIMATU
STREAMING | Polizia Jonquerako blokeoa apurtzen saiatzen ari da Katalunian, eta Tsunamiak deiari eusten dio
  • Jonquerako muga desblokeatu asmoz, errepidea ixten ari diren herritarren aurka oldartu da Frantziako Polizia. Espainiako Estatuko lur eremuan Mossos d'Esquadra eta Guardia Zibila ari dira ekintzaileak kanporatzen. Tsunami Democràticek blokeoa mantentzeko deia egin du.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 12a

Tsunami Democrátic taldeak Herrialde Katalanak banatzen dituen Frantziar eta Espainiar estatuen arteko muga blokeatzeko deia egin zuen astelehenean. "Tothom a la Jonquera" leloarekin, herritarrei dei egin zieten Katalunia eta Frantzia arteko Jonquerako muga ixtera.

Hainbat herritarrek egin zuten bat ekintza desobedientearekin, eta ordutik mugak blokatzen ari dira. Astearte goizean, muga desblokeatu asmoz, Frantziako Polizia oldartu egin zaie. CRSek gas negar eragilea erabili dute, ekintzaileak kolpatu dituzte eta hainbat pertsona atxilo hartu. Espainiako Estatuko aldean mossoak eta Guardi Zibilak elkarlanean ari dira ekintzaileen aurka eta autopista libratzeko saiakeran.

Hemeretzi atxilotu gutxienez

Hainbat hedabidek emandako informazioaren arabera, hemeretzi dira Jonqueran atxilotuak, gutxienez. Horietatik hemezortzi Frantziako Poliziak atxilotu ditu, eta mossoek hemeretzigarrena; azken hau autoritate agenteen aurkako erasoa egotzita atxiki dute, eta gainontzekoak errepidea mozteagatik.

Poliziaren borra kolpeek eta piper gasak hainbat zauritu ere eragin ditu, eta 125 pertsonatik gora artatuak izan dira.

 

Tsunamiren deia blokeoari eusteko

Tsunamiak ekintza mantentzen du. Sare sozialen bitartez, N-II errepidearen eta AP7 autopisten arteko bidegurutzean elkartzeko deia egin du blokeoari jarraipena emateko. Web orri bat irekiko duela ere iragarri du, errepresioari aurre egiteko erresistentzia kutxa bat elikatu asmoz.

Gertakarien zuzeneko jarraipena egiten ari dira hainbat hedabide: