Sopelako Arrigorri joko-aretoak 108,49 metro koadro du gaur egun, eta 229,16 metro koadrora handituko dute, ondoko lokala hartuta, Sopela.net-ek jaso duenez.
Urte hasieran egin zuen Recreativos Uribe Costa SL enpresak aretoa handitzeko eskaera, eta uztailaren 30eko osoko bilkuran kautelaz geldiarazi zen EHBilduren mozio bat medio. Urrian, ordea, Sopelako Udal Gobernu Taldeak eskaera berriro aztertu eta oniritzia eman dio.
Ingurumari honetan, hain justu Espainiako Gobernuak errege dekretu berria onartu duenean jokoaren publizitatea arautze aldera, Eragin Bilbo kolektiboak gogorarazi du joko-aretoek hezkuntza zentroengandik 500 metrora egon behar dutela gutxienez, oso txikitatik jokoa ez dadin normalizatua egon.