Unai Ruiz, Goizane Pinedo, Irati Mujika eta Idoia Iragarri atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, Herri Harresiak twitter bidez jakinarazi duenez. Gazteak ez ziren Segiren aurkako epaiketara azaldu.
Lauren aburuz, Auzitegi Gorena “ez da nor” euskal herritarrak epaitzeko. "Torturatzaileen hitzek balio handiagoa izango dute gure salaketa guztiek baino", adierazi dute.
Horregatik, “borrokan jarraitzea” erabaki dute, hedabideei helarazitako bide batean diotenez.
Ondorioz, 40 auziptuetatik 36k deklaratu dute epailearen aurrean, Gazte Erakundearen kontrako epaiketan.