argia.eus
INPRIMATU
Podemos Euskadik hautagaitza bateratuaren proposamena baztertu du
Garazi Zabaleta 2015eko uztailaren 24a
Podemos Euskadik baztertu egin du azaroko hauteskunde estataletarako Hego Euskal Herriko ezkerreko hautagaitza bateratua

EH Bildu, Ezker Anitza eta Equo-rekin “legealdirako ituna” adosteko baldintza egokiak falta direla arrazoituz baztertu dute proposamena, nahiz eta “akordio puntualak” egiteko arazorik ez duten agertu.

Zabaldutako komunikatuan, Podemos Euskadik hautagaitza bateratuaren proposamenari erantzun dio esanez beraien proiektua herritarrengan oinarritzen dela eta izaera transbertsala duela, “fronteetatik” urrun.

Bestalde, Ezker Anitza-IUk eta Equok proposamena aztertuko dutela adierazi badute ere, gogorarazi dute lehenagotik beste hautagaitza bateratu batean parte hartzen dutela, Ahora en Comúnen.

Equok, gainera, “zail” ikusten du EH Bildurekin erabakitze eskubidearen edota giza eskubideen inguruan akordioetara iristea: “Bere alde interesgarriak ditu hautagaitza bateratuaren proposamenak, baina baita bere konplexutasun ideologiko eta antolakuntzazkoak ere”.