argia.eus
INPRIMATU
Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek
  • Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2025eko apirilaren 11
Pexels

Urtarrilaren 30ean, Donald Trump AEBetako presidenteak "antisemitismoaren aurkako borroka" gaitzat zuen dekretua izenpetu zuen, unibertsitateetan bideraturiko Palestinaren aldeko ekimenetan parte hartzen zuten ikasleak kanporatu ahal izateko. Gobernuak jakitera eman duenari segi, 300 ikasleri kendu diote AEBetan gelditzeko baimena. Ofizialki, "Hamas-a sostengatzea" leporatua zaie, finean, Palestinako genozidioa salatzeko ekimenetan egon diren horiei.

Bisak kendu eta beraien atxiloketak ere hasiak ditu Poliziak. Besteak beste, horien artean dira Rümeysa Öztürk, bere tesia idazten dabilen ikasle turkiar bat edota Columbiako Unibertsitatean diplomatu berri duten Mahmoud Khalil palestinar gaztea. Orduz geroztik preso dira, palestinarrak dioen gisara, "Palestina libre baten alde adierazpen askatasuna erabili izanagatik".

Bide beretik dabil Alemania ere. Hain zuzen, Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak.