argia.eus
INPRIMATU
Miguel Angel Idigoras izango da ETBko zuzendari berria

2009ko ekainaren 01
Miguel Angel Idigoras.

2007az geroztik, TVE-ren Londreseko korrespontsal-burua da Miguel Angel Idigoras donostiarra. 1959an jaioa, ETBko zuzendari berriak Efe agentzian eman zituen aurreneko urratsak. 1983tik 1989ra bitartean El Diario Vasco egunkarian aritu zen lanean, eta urte hartan TVE-n sartu zen. Lehen urteetan Rabateko (Maroko) korrespontsala izan zen, ondoren euskal politika jarraitu zuen, eta 2007an Londresera joan zen. Bere curriculuma RTVE-ren webgunean irakurri dezakezue.

Beste hiru kargu betetzeko proposamenak ere egin ditu Eusko Jaurlaritzak: Javier Torrontegi Cuatro telebista kateko kazetaria EITBko irratietako arduradun izateko, Joseba Arruti Radio Euskadiko zuzendaritzarako eta Roberto Montalvillo Antena 3 kateko kazetaria EITBko irratietako albistegietako zuzendaritzarako.

Gogoratu, era berean, Alberto Surio izango dela EITBko zuzendaria.

Proposamen guztiak ostiralean bidaliko ditu Jaurlaritzak Legebiltzarrera. PPren babesa jasoz gero, pertsona horiek beteko dituzte aipatu karguak.

[Hasiera batean kontrakoa idatzi genuen arren, Miguel Angel Idigorasek eta Roberto Montalvillok badakite euskaraz]