argia.eus
INPRIMATU
Miarritzeko ordainlekua blokeatua lan erreformaren aurkako beste protesta batean
  • Jusqu'au retrait kolektiboak deituta ehun lagun inguru bildu ditu lan erreformaren aurkako protestak Miarritzeko ordainlekuan.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko ekainaren 14a
Miarritzeko ordainlekua blokeatuta. (Arg.: @jusquauretraitk)

Jusqu'au retrait kolektiboak goizeko 9etarako egina zuen deialdia. Berriak azaldu duenez manifestariek ez diete kamioiei pasatzen utzi eta autoak dohainik egin dute. Bitartean Baionan Miarritzen gertatzen ari zenaren berri ematen ari ziren beste kide batzuk.

Asmoa blokeoa ahalik eta denbora luzeenean mantentzea zela azaldu diete partaideek kazeta.eus-i. Pasa den ekainaren 9an Baionako posta bulegoa blokeatu bazuten orain Miarritzeko ordainlekuaren txanda izan da.