argia.eus
INPRIMATU
Miarritzeko G7 gailurra “kapitalismoaren infernu” bihurtzera deitu du Aman Komunak taldeak
  • G7 eta bere mundua sutara! lelopean, gailurrean parte hartzen dutenen aurrean “guztien indarrak batuz” erresistentzia egitera deitu du Aman Komunak tadeak.  Finantza ministro eta bankuetako gobernadoreek sustatzen dituzten “gezur eta injustiziekin” kokoteraino daudela azpimarratu dute taldeko kideek.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 28a
G7 EZ! plataformako kideek urtarrilaren 25ean egin zuen agerraldia. Argazkia: @EleakMugimendua

Abuztuan Biarritzen ospatzekoa den G7 gailurra Euskal Herrian egitearen aurkako aldarrikapenak aurkeztu ditu Aman Komunak taldeak, inkisizio garaietara itzuli eta tonu jostagarrian argitaratu duen prentsa oharrean.

“Larriki suntsitzen duten mundua lehertzera datoz, eta armaz eta hesiz babesturik, diru eta handikeriarekin gurutziltzatu nahi gaituzte” ohartarazi dute.

Aldarrikapenetan indarrak batzeko deia luzatu dute, “Euskal Herri osoko sorgin, aker beltz, herensuge eta basajaun guztiak leize eta oihanetatik atera eta eltzeak berotzera irtetzera” animatuz.

Aman Komunak taldea 2018. urtean Notre Dames de Landeseko ZAD gune okupatuaren eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuaren artean zubiak eraikitzeko helburuz sortu zen proiektu autogestionatua da.