argia.eus
INPRIMATU
Lur Berrik kalean utzi nahi ditu Spangheroko langileak
  • Hilabete baten buruan Spangheroko 240 langileak kaleratzen hasiko da Amikuzeko Lur Berri kooperatiba. Enpresak galera handiak ditu zaldiki eta ardikiaren eskandaluagatik eta sozietatea likidatzeko asmotan dago.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko apirilaren 24a
Spanghero euro sinboliko baten truke saldu nahi du Lur Berrik (arg.: 20 minutes.fr / AFP)

Berthelemy Agerrek euro sinboliko batekin erosi zuen Spanghero, kiebran zegoela; orain kopuru beragatik saldu nahi du.

Kazeta.info-k argitaratu duenez, langileek Nekazaritza ministerioaren arduradunekin hitz egin zuten eta Frantziako Gobernua euren lanpostuen alde “borrokatzeko” prest agertu da.

Duela bi hilabete inguru behi haragia zelakoan zaldikia zeramaten hainbat produktu atzeman zituzten Europako hainbat herrialdetan, peskiza ugariren ondoren Spanghero hornitzailea jo zuten errudun.