argia.eus
INPRIMATU
Libiako lehen ministroa aske AEBei erantzuteko bahiketa jasan ostean
  • AEBek Libian Al Qaedako ustezko kide bat atzeman izanaren erantzun gisa, herrialdeko lehen ministro Ali Zeidan bahitu dute bart. Gaur goizean askatu dute estatuko informazio agentziaren arabera.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko urriaren 10a
Ali Zeidan, artxiboko irudi batean.

Tripoliko Corinthia hotelean atzeman zuten atzo lehen ministroa eta leku ezezagunera eraman, Russia Today webguneak segurtasun indarren iturriak aipatuz argitaratu duenez.

“Atxiloketa John Kerryren adierazpenen ondoren dator, esan baitzuen Libiako gobernuak bazuela Abu Anas al-Libi bahitzeko operazioaren berri”, esan du Libiako Iraultzaileen Operazio Aretoa izena den taldeko bozeramaile batek.

Talde horrek jakinarazi duenez, AEBen bahiketekin zerikusia duen jende gehiago jazarriko du.

Giroa asko ari da nahasten Libian azken egunetan. AEBetako marineek arrazoiak eman dituzte pentsatzeko atxiloketa selektiboez gain beste eskala bateko operazioak egiteko prestatzen ari direla, aste honetan bertan 200 soldadu Italiara mugituz.