argia.eus
INPRIMATU
Kubako Soberana 02 txertoa datorren astean sartuko da proba klinikoen azken fasean
  • Kuba COVID-19aren kontra prestatzen ari den lau txertoetatik aurreratuena, 'Soberana 02' izenekoa, martxoaren 1ean sartuko da proba klinikoen 3. fasean, produktua merkaturatu aurretik bete beharreko azkenean. Biocubafarma dagoeneko hasi da txerto hori era masiboan ekoizten.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 26a
Ikerlari kubatarrak, 'Soberana 02' txertoaren dosiak eskuetan. (Argazkia: Alejandro Azcuy/Cubadebate)

Efe agentziak zabaldu duenez, heldu den astelenean  –martxoak 1– sartuko da Kubako 'Soberana 02' txertoa ikerketa klinikoen 3. eta azken fasean. ARGIAk bere garaian ezagutarazi zuenez, urte hasieran ekin zioten txertoaren 2. faseari eta bi hilabete behar izan dituzte ia 1.000 boluntariorengan probatuta 3.era iristeko. Proiektuan Italiatik parte hartzen duen Fabrizio Chiodo immunologoak adierazi duenez, 35 eta 85 urte arteko herritarrei ezartzeko prestatu dute txertoa, hasieran Kubako herritarrak immunizatuta gero esportatu ahal izateko.

BBC kate britainiarraren arabera, Kubako 42.600 herritarrek hartuko dute parte ikerketaren 3. fasean eta horiez gain Irango herritarrengan ere probatuko da, bi gobernuek urtarril hasieran sinatutako itunaren barruan. Mexiko ere interesatuta omen dago 'Soberana 02'-aren 3. fase honetan esku hartzeko. Azkenean, merkaturatu aurretik probatan egin beharreko txertaketarako milaka dosi asko beharko dira eta apirilerako Biocubafarma enpresa publikoak espero du milioi bat dosi ekoiztu ahal izatea.

Otsailaren 20rako Biocubafarmak lehen 150.000 dosiak osatuak zituen, Cubadebate hedabideak erakutsi duenez. Kubak badauzka horiek eta gehiago ekoizteko azpiegiturak, baina agintariek beraiek aitortzen dute AEBen bultzadaz nazioartean nozitzen duten blokeoak asko zailtzen dizkiela gauzak lortu ahal izateko 2021erako beren buruei jarritako helburua: 100 milioi txerto ekoiztea, kubatar guztiak txertatzeaz gain esportatu eta beste herritalde txiroei lagundu ahal izateko. BBC-ren arabera, Epidemietarako Prestatzeko Berrikuntzetarako Koalizioa (CEPI ingelesezko sigletan) funts filantropiko publiko-pribatuarekin harremanetan dago Kuba, hurrengo urratsen finantziazioan lagun diezaion.

Finlay institutuak garatu dituen 'Soberana 01' eta 'Soberana 02' txertoez gain, Kubako Ingeniaritza Genetiko eta Bioteknologia Zentroak beste bi gehiago lantzen ditu, urtarrilaren 18an 1. faseko proba klinikoak gainditu dituztenak,' Abdala' eta 'Mambisa' izenekoak. Balentria handia, Euskal Herriak halako lau biztanle edukita (11 milioi jende) gutxi gora behera gurea adinako Barne Produktu Gordina daukan uharte txiroarentzat: Kubaren BPG 100.000 milioi dolarrekoa zen 2018an, Iparraldea barik EAE eta Nafarroarenak batuta 90.000 milioi dolarrekoa 2016an. 

Gaiaz informazio osatuagoa: "Kubatar guztiek uda aurretik hartuko dute txerto nazional eta publikoa"

"Esta vacuna, que es muy segura, se aplicará en personas de entre 35 y 80 años, y probablemente llegue a otros lugares, ya que hay muchos países interesados en ella, aunque Cuba vacunará primero a sus ciudadanos", explicó el investigador italiano. Este contenido ha sido publicado originalmente por Diario EL COMERCIO en la siguiente dirección: https://www.elcomercio.com/tendencias/vacuna-cuba-coronavirus-ensayos-fase.html. Si está pensando en hacer uso del mismo, por favor, cite la fuente y haga un enlace hacia la nota original de donde usted ha tomado este contenido. ElComercio.com

Fabrizio Chiodo Este contenido ha sido publicado originalmente por Diario EL COMERCIO en la siguiente dirección: https://www.elcomercio.com/tendencias/vacuna-cuba-coronavirus-ensayos-fase.html. Si está pensando en hacer uso del mismo, por favor, cite la fuente y haga un enlace hacia la nota original de donde usted ha tomado este contenido. ElComercio.com