Berriak Kepa Junkerari eginiko elkarrizketa luzea argitaratu du. Musikariak Etxea bere azken diskoaz hitz egiten du eta Gorka Bereziartua kazetariak ARGIAn argitaratutako iritzi artikuluari buruz luze aritu da:
"ARGIAn atera zuten iritzi artikuluan gauza asko aipatzen dira. Baina batzuk ez ditut ulertzen. ARGIAkoak joera batez hitz egiten du. Ez dakit nire joera ezagutzen duen, aspalditik dator. 43 urte ditut, ibilbide bat dut, eta herri askotako jendearekin lan egin dut. Esaten du, halaber, herri honetako beste disko batzuek baino promozio handiagoa izan duela nireak. Zer esan nahi du, nirea ez dela hemengoa? Nongoa da orduan? Promozioa izan duela? Hedabideei galdetu beharko genieke zergatik eman duten diskoaren berri. Horretaz gain, disko honetan izen handiak daudela dio. Badaude batzuk, baina bospasei dira gehienez. Lidya Puyol, Carlos Chauen, Ginesa Ortega, Eliseo Parra, Tito Paris, Luis Ramiro, Xabier Diaz, Manuel Luna, Mafalda Arnau, Olga Cerpa... Publiko gehienarentzat ez dira ezagunak".
"Ni ez naiz star-system bat, ARGIAn esan dutenez. Errekalden sortu nintzen eta gustatzen zaizkidan gauzak eginez hazi naiz".
"Halako diskoekin erdal industriak euskal kultura irensteko arriskua dagoela esan dute, orobat, nire diskoaz hitz egitean. Baina nik musika unibertsala dela pentsatzen dut".
"Diskoak izango du segida. Baina ezin dut esan zer-nolako lana izango den".
"Jende bat horrenbeste sutu bada diskoarekin, ez dut pentsatu nahi nola jarriko zen Delibes ere sartu banu".