argia.eus
INPRIMATU
(Kalitatezko) kazetaritza saltzen
  • Ez naiz berria sarean -bat baino gehiago nekatuko zuten aurretik nire hitz segida luzeek- baina bertan orain arte apenas landu dudan esparrua jorratzeko baliatu nahi dut ARGIAk eskura jartzen digun aukera.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko azaroaren 05a

Nire alde ilunenari bide eman -bai, publizitate ikaslea naiz- eta aldi berean, tarteka saltzaile, tarteka salatzaile, nire burua zuritzeko. Eta horretarako ohi baino gutxiago lutzatzen ahaleginduko naiz: zehatz eta labur aritzen, iragarki onenen gisan.

Baina klasekide ditudan kazetariek kutsatu naute urteotan, eta hortaz kazetaritzari, sare sozialei, komunikazio bide berriei -noiz utziko diote berri izateari?- eta antzekoei ere tartea egin nahi nieke txoko honetan.

Hori horrela, blogari hasiera emateko aitzakia paregabea eman dit gaur goizean Maddalen Iriartek ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldiaren baitan eskaini duen hitzaldiak. Herritarrak (kalitatezko) kazetaritzaren balioaz ohartarazteaz arduratu dira hedabideak beti, baina jasangarritasun ekonomikoaren bilaketa etengabean ari diren honetan, (ia) inoiz baino eginkizun garrantzitsuagoa da. Eta horretarako, zer? Iragarkiak, bai.

Hona ekarri ditudan hiru adibide bikain erakutsi dizkigu Maddalen Iriartek, eta azken orduko ekarpena gehitu diot nik. Berezitasunak berezitasun, landuak eta gustura ikusteko modukoak dira lauak. Oraingo honetan, gogoetak zuon esku utziko ditut -izango dut horretarako tarterik aurrerago ere-. Gozatu:

The Guardian – Point of view (1986)

Folha do Sao Paulo – (1997)

The Guardian – Three little pigs (2012)

Naiz – Helburuak lortzeko gure baliabideak

P.D.: Beste hedabide batzuen iragarkiak biltzea ez da hasteko modurik onena, ezta? Beranduegi…