Ireki nahi al duzu ARGIAn zure bloga?

argia
2
Animatu eta ireki zure euskarazko bloga.
Animatu eta ireki zure euskarazko bloga.

Zer kontatua daukazu eta bloga irekiko zenuke? ARGIAn blog komunitatea zabaltzen jarraitu nahi dugu eta bertako kide izateko aukera eman nahi diogu edozein pertsona edo kolektibori.

Eta zergatik ireki bloga ARGIAn? Gairen batean interes berezia duzulako, bidaia baten ingurukoak kontatu nahi dituzulako, ikastera kanpora joan eta hango esperientzien berri eman nahi duzulako, hainbat albiste, burutazio, analisi eta gogoetekin eztabaida sustatu nahi duzulako, parte hartzen duzun talde edo kolektiboaren berri eman nahi duzulako…

Oso erraz egingo dugu. Zuk blogaren izenburua eta bertan zer egiteko asmoa duzun pentsatu behar duzu. Teknikoki ez duzu ezertaz ere arduratu behar, guk sortuko dizugu, eta nahi izanez gero, hasieran irizpide batzuk emango dizkizugu blogaren abentura hau abiatzen laguntzeko, bai idazketa aldetik, bai estilo aldetik…

Denoi interesatzen zaigu sarean ere jende euskalduna aktibatzea, eta horretarako blogak tresna eraginkorrak dira. Orain arteko euskal blogosfera indartzen laguntzeko apustua da hau, eta iruditzen zaigu, honekin euskal komunitate osoa ateratzen dela irabazten.

Gainera, aniztasuna ere ekarriko du horrek, garrantzitsua baita bakoitzak berea kontatzea, bere ikuspegi propiotik. Gainera, nork daki, bloga abiatzea interes bereko pertsonekin harremanetan jartzeko aukerak biderkatzea da.

Formatu guztiak onartzen ditu: Testu labur eta luzeak, argazki-bloga, bideoak… kontua behin hau abiatzean, koherentzia mantentzea da.

Lehenengo gure erredakzioko kazetari gutxi batzuk hasi ziren blogintzan, gero erredakzio osoa, 2012an hamaika kolaboratzaile ere bildu zen taldera eta dagoeneko euskal blogosferako komunitate sendoenetakoa dugu. Badakizu beraz, euskaraz komunikatu nahi baduzu ARGIAn lekua duzu.

Animatu eta jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbidean:
blogak@argia.eus

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA