argia.eus
INPRIMATU
Juan Carlos Borboikoaren bustoa kenduko dute Getxoko Udaletxetik
  • Nafarroako Parlamentutik Juan Carlos Borboikoaren erretratua kendu ostean, Getxoko Udaletxeko batzar aretoan Espainiako errege ohiak duen bustoa izango da hurrena: EH Bilduk proposatu du kentzea, eta alderdi guztien babesa izan du, PPrena izan ezik.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 25a
EH Bilduren argazkia.

“Errege ohi eta ustelak ez du merezi gure udalerriko ohorezko leku horretan egotea”, argudiatu du EH Bilduk. “Bereziki larriak dira azken ustelkeria, zerga iruzur eta diru zuriketa kasuak”, gaineratu du. EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosek bat egin dute eskaerarekin.