Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza proiektu berri bat sortu da, Bizikoopon. Etxebizitza kooperatiba bat izango da, elkarbizitzarako espazioak eta etxebizitza unitate txikiekin. Horrela, bizitza komunitarioa sustatu nahi dute.
Ane Zelaia izan da Hala Bedi irratiko Hizpidean, proiektua sakonago ezagutzeko. Bizikoopon kooperatibaz, beste eredu batzuei buruz, jabetza kolektiboaz eta beste hainbat konturen inguruan hitz egin dute.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Elkarrizketa hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.