Qatarrekoo ordezkari Mohamed el-Amadi ordezkariaren bitartekaritzaren bidez adostu dute "akordioa" bi aldeek. Abuztuaren 6az geroztik kasik egun oro egon dira Israelgo armadak igorritako bonben azpian Gazako biztanleak.
Akordioari segi, Hamasek onartu du puxika lehergarririk ez gehiago bidaltzea eta parean Israelek beraz, Gazaren bonbardaketak gelditzea. Horrez gain, Nazio Batuen Erakundeak eskatu dio Israeli zabal dezala salgaiak Gazara sartzeko pasabidea, palestinarrek erregai eta bestelako oinarrizko salgaiak berriz ere eskuragarri ukateko gisan. Abuztuaren 31n adostu dute hitzarmena.
Hamarnaka hil ondorioztatu dituzte azken asteetako erasoek, guztiak palestinarren aldean. Hamas mugimendua zuen Israelgo armadak jomugan eta azken honek "gizadiaren kontrako krimentzat" jo ditu azken bonbardaketak zein blokeoak. Abuztuaren 6az geroztik ziren bonbapean Gazako biztanleak.