argia.eus
INPRIMATU
Hondamendi naturala izendatu du Frantziako Ministro Kontseiluak Euskal Herriko 100 herritan
  • Joan den asteko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko, Frantziako Ministro Kontseiluak hondamendi natural izendapen lasterra ezarri du Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko 102 herritan.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko uztailaren 10
Ostiralean bozkatuko dute 10 milioiko laguntza bideratukoko duen (Irudia:kazeta.eus)

Prozesura honekin, diru-laguntzak lehenbailehen jasotzea espero da. Ipar Euskal Herritik 100 herrik egin zuten eskaera eta denek lortu dute izendapena.

Horri esker, aseguru etxeek bermatzen ez dituzten kalte-ordainak jaso ahal izango dira, baina asegurua izatea beharrezkoa da. Kaltetuek Estatuko Aldizkari Ofiziala ateratzen denetik hamar eguneko epea izango dute eskaerak egiteko.

Hondamendi naturalaren izendapenaz gain, "Laborantza zorigaitza" izendatu nahi du Pirineo Atlantikoetako Laborantza Ganbarak. Bitartean, zenbait aditu uholdeen kalteak jasan dituzten etxaldeak bisitatzen izan dira eta telefono zenbaki bat jarri dute martxan laborariei lagundu eta informazio oro helarazteko.

Horrekin batera, ostiralean bozkatuko du Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak kalteek konponketarako 10 milioiko laguntza bideratuko duen.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen oharra

Uholdeen eraginaren inguruan Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak oharra kaleratu zuen uztailaren 7an. Bertan, kalteei aurre egiteko eginbeharren zerrenda zein den adierazi zuten: aseguru etxearekin eta Herriko Etxearekin harremanetan jar daitezela aholkatu diote kaltetuei eta "Laborantza zorigaitza" izendatzetik etor daitezkeen laguntza gehigarrien premia azpimarratu dute.