argia.eus
INPRIMATU
Ikurrinak Nafarroan jasaten duen “neurriz kanpoko” jazarpena salatu dute
ARGIA @argia 2013ko urriaren 25
Nafarroako Gobernua ikurriña gogor jazartzen ari dela salatu dute.

Ateak Ireki kolektiboak jaso ditu akusatuetako baten adierazpenak: Josu Graciak nabarmendu du beraiek atxilotzeko nolako gastuak egin diren murrizketa garai hauetan. “ADN frogak, gure kontu korronteak zelatatzea, telefono deiak, Tedaxen txostena… Neurriz kanpokoa iruditzen zaigu desordena publikoen delitu bati buruz ari garela kontuan izanda”.

Graciak gogoratu du beraiena ez dela kasu isolatua, azaroaren 18an hasiko den epaiketa dela horren lekuko. 13 lagun eseriko dira akusatuen aulkian eta guztira 180 urteko kartzela zigorrera kondenatu ditzakete, baita 350.000 euro ordaintzera ere. Delitua: Udaletxe Plazan ikurrina sartzea.

Bihar “guztion ikurrak” babesteko egingo den manifestaziora joateko deia ere egin du Graciak. 12:00etan aterako da Diputaziotik.