argia.eus
INPRIMATU
Hamar pertsona 12.000 euroko isun banarekin zigortu nahi ditu Iruñeko Udalak, Sanferminetako prozesioko istiluengatik
  • “Tentsio eta biolentzia giroa sortu” eta “Sanferminetako prozesioan herritarren segurtasuna urratzeagatik” 12.000 euroko isun bana ezarri nahi die Iruñeko Udalak Curia kalean zeuden hamar pertsonari. Horrez gain, liskar horiei lotuta prozesua zabalik dago auzitegietan.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 06a

Prozesioan parte hartzen ari zirenak iraintzea eta edariak jaurtitzea egotzi die Udalak hamar pertsona horiei. Guztira 120.000 euroko isuna ekarriko lukeen bide administratiboa abiatu du Udalak.

Horrez gain, epaitegietara ere iritsiko da auzia, eta Udalak berak akusazio partikular gisa hartuko du parte, Curia kaleko istiluetan kaltetua izan zelakoan.

Uztailan kontatu genuenez, prozesioa Curia kaletik igarotzerakoan protestak izan ziren eta protestan parte hartu zuten zortzi lagun atxilotu zituzten; horietako bat espetxera eraman zuten.

Gertakarien bideo batek hautsak harrotu zituen, ukabilkada jaso zuen udaltzaina ukabilkada ematen lehena izan zela frogatzen baitu.