argia.eus
INPRIMATU
Gutxienez 30 hildako Kurdistanen talde sozialista baten aurkako atentatuan
  • Kurdistango Suruc hirian izandako atentatuan 30 pertsona hil eta ehunka zauritu dira, azken urteetako erasorik odoltsuenetakoan. Sosyalist Gençlik Dernekleri Federasyonu talde sozialistaren aurka egindako erasoa izan da.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko uztailaren 21a
30 hildako eta ehun zauritu inguru utzi ditu Kurdistanen talde sozialista baten aurka egindako atentatuak

Ahmet Davutoglu Turkiako lehen ministroak erasoa Estatu Islamikoari (EI) leporatu dio. Nahiz eta zenbait iturrik dioten hemezortzi urteko neska batek egindako atentatu suizida izan dela, oraindik ezin da baieztatu eztanda eraso suizida edo bonba auto baten ondorioz izan den. 

Atentatuaren bideoa:

 

Talde sozialista Estatu Islamikoak suntsitutako Kobane herri kurdura brigada antolatzen zebilen, eta kideak baimenak jasotzekoak ziren.

Suruc Turkia eta Sirian dagoen Kobaneren komunikazio puntu nagusienetakoa da, Turkiako mugatik hamar kilometrora baitago. Egun hauetan Suruc-en Rojavako Iraultzaren hirugarren urteurrena ospatzen da, eta horrekin batera Batasun Demokratikoko Alderdi (PYD) kurdu eta bere milizien sorrera, baita emakumeez osatutako YPG milizia kurduena ere.