argia.eus
INPRIMATU
[GALERIA] Pello Zabala, eguraldiari eta kulturari loturiko ibilbidea
ARGIA @argia 2022ko otsailaren 03a
(Argazkia: Eli gorostegi / ARGIA)

Pello Zabalak ibilbide oparoa egin zuen irratian esatari moduan eguraldiaren berri ematen, baina baita idazle eta kulturgintzako eragile gisa ere. ARGIAren artxibo historikotik erreskataturiko argazkiotan, ibilbide horren printza batzuk ageri dira.

1991n Joseba Azpeitiak eta Jon Sarasuak elkarrizketatu zuten Gasteizen zela, teologia ikasketak eguneratzen: "Fraileok kalean bizitzera jo dugu", aitortu zuen. (Argazkia: Aitor Bayo / ARGIA)

 

1995ean Irratiko Argia Saria jaso zuen Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean egindako ekitaldian, eguraldi iragarpenengatik, "nahiz eta zinez aitortu eguraldia baino musika klasikoa asko maiteagoa zuela", dio orduko kronikak. (Argazkia: Alberto Elosegi / ARGIA)

 

Arantzazun ateratako irudia 2000. urtean, hango euri-neurgailu batekin (argazkia: Ruben Plaza / ARGIA

 

Arantzazuko basilikaren kanpaidorrea atzean duela, 2002. urtean ateratako argazkia (Argazkia: Eli Gorostegi / ARGIA)

 

2007an Sustrai Colinarekin elkarrizketa umoretsua izan zuen eta zera esan zion: "Ez dut barkatzen eguraldia ONCEko zenbakia ematen den bezala ematea” (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)

 

"Bakerantz, legalizazioa" lelopean Bilbon 2011n egindako manifestazioan (argazkia: Lander Arbelaitz / ARGIA)

 

Durangoko Azokan 2019ko abenduan 'Ilargiaren Egutegia' aurkezten Jakoba Errekondorekin batera (argazkia: Dani Blanco / ARGIA)