argia.eus
INPRIMATU
Euskal kultura eta bertsolaritzaren artikulazioak aztertuko dituzte Udako Unibertsitatean
  • Abuztuaren 22 eta 23an, Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak ikastaroa egingo da EHUk Donostiako Miramar Jauregian antolatutako ikastaroen baitan. Hauek izango dira hizlari: Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe. Izena emateko aukera dago oraindik.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2019ko abuztuaren 21

Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu ditu hitzaldi hauek, eta bideo honetan aurkeztu du hizlari bakoitzak emango duen mamiaren berri:

Euskal kultura eta bertsozaleak izenburuak elkartzen ditu abuztuaren 22ko hitzaldiak. Hona hemen egitaraua, xehe:

9:00-10:00etara Euskal kulturaren kontsumoa aztertuko du Josu Amezagak.

10:00-11:00etara Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak azalduko ditu Iratxe Retolazak.

11:30-12:30etara Egungo bertsozaletasunaren argazkiak erakutsiko ditu Harkaitz Zubirik, bertsolaritzari buruzko azken ikerketa soziologikoa egin duenak (artikulu honetan ederki azaldua du Irati Majuelok).

12:30-13:30etara hitzaldiak eman dituzten hiru kide hauek Euskal kulturaren erronkak aztertuko dituzte mahai-inguruan.

Abuztuaren 23an Bertsolaritzaren artikulazioak izango dira aztergai. Hauek izango dira hizlariak eta hitzaldien gaiak:

9:00-9:45etara Bertsolaritza eta rocka-ren arteko artikulazioa aztertuko du Alberto Irazuk.

9:45-10:30etara Bertsolaritza eta 90eko bertsolari gazteak artikulazioaz arituko da Jon Maia bertsolaria.

10:30-11:15etara Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan gaia aztertuko du Oihana Iguaranek.

11:45-12:30etara Bertsolaritza eta hiztun berriak artikulazioa azalduko du Miren Artetxek.

12:30-13:30etara Bertsolaritza artikulatzen. Haizea alde eta kontra gaia aztertuko dute mahai-inguruan, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxek.

Arratsalde horretan, 17:00etan hasita, Komentatutako bertso saio feminista egingo dute Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabalek, Maite Berriozabal gidari dutela.

Izena emateko, hemen duzu aukera.