argia.eus
INPRIMATU
Gonzalo Etxebarriak ‘Txakostian’ erakusketa zabaldu du Donibane Lohitzunen
  • Gonzalo Etxebarria margolariak bere ibilbidea irudikatzen duen erakusketa zabaldu du Donibane Lohizuneko La Rotonde aretoan. Azken urteetan bakarka egin dituen erakusketen artean garrantzitsuena dugu Txakostian deituriko hauxe.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 22a
Gonzalo Etxeberria. (Argazkia: Zaldi Ero / ARGIA) Gonzalo Etxeberria. (Argazkia: Zaldi Ero / ARGIA)

Obra guztiak –bat izan ezik– aurten sortuak dira, eta espresuki egokitu ditu aretoko pareta borobilera. Erakusketa egilearen beraren ibilbidearen haritik segi daiteke, Bilboko Iparragirre kaletik abiatu eta Zuberoako paisaietarainokoa, hain zuzen ere.

Etxebarriak Berria egunkarian adierazi duenez, "pinturan beti saiatzen naiz gauza oso arrazionalista, oso karratuak diren elementu batzuk sartzen, eta ondoan oso kaotikoak eta oso organikoak direnak. Eta biekin oreka bat aurkitzen. Hori da betiko ideia, metafora. Hiria eta kanpoa, basatia eta arrazionalismoa, organikoa eta arrazionalismoa".

Erakusketa abenduaren 22a arte egongo da zabalik.

Miel A. Elustondok elkarrizketa luze-zabala egin zion ARGIAn, 2012ko irailean.

Gonzalo Etxebarria: "Ez konprenitzea ere ene proposamenaren aitzinean erreakzio bat izatea da"