argia.eus
INPRIMATU
Asiron alkate
Esparza (UPN): "Iruñea EH Bilduko terroristei entregatzea da falta zitzaien azkena"
  • UPNko presidente Javier Esparzak adierazpen gordinak egin ditu Joseba Asiron (EH Bildu) Iruñeko alkate bihurtzeko zentsura mozioaren albistea jakin bezain pronto.

ARGIA @argia 2023ko abenduaren 13a

"Iruñea EH Bilduko terroristei entregatzea da falta zitzaien bakarra Sánchez, Chivite, Cerdán eta Alzorrizi". Hala esan du Javier Esparza UPNko presidenteak, Joseba Asironek Cristina Ibarrolari Iruñeko aginte makila kentzeko zentsura mozioaren berria jakitean.

Bere esanetan, "agerikoa da PSOEk ETAko kideekin negoziatu duela Nafarroaren etorkizuna". Diario de Noticias-ek jaso dituen adierazoen hauek X sarean bota ditu Nafarroan bozka gehien atera zituen alderdiko arduradun nagusienak.