argia.eus
INPRIMATU
Espagnac-en proposamena onartu du Frantziako Senatuak, Lurralde Elkargoaren ordez
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko ekainaren 07a
"Metropoli poloaren" aldeko emendakina onartu egin du Frantziako Senatuak (Argazkia:Impots-economie)

Emendakina Asanblea Nazionalean aurkeztu eta onartu beharko dute orain.

Frantziako alderdi sozialistak jakinarazi duenez, senatari gehienek bozkatu dute proposamenaren alde, baita zentroko alderdietako hainbat kidek ere. Senatarien parte bat abstenitu egin da, eta gutxi batzuek kontra bozkatu dute.

Lurralde Elkargoaren aldeko koordinakundeak salatu duenez, Espagnacek proposatutako "metropoli poloak" ez luke erakunde propioa sortuko Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako. Aitzitik, jarraipena emango dio 2014ko urtarrilaren 1ean desagertuko den Pays 'Pays Basque' egiturari, Kazeta.info-n argitaratu duenez.

Proposamena bozkatzeko unean, Jean-Jaques Lasserre senatari eta Hautetsien Kontseiluko presidentea ez zegoen Senatuan. Espagnacen egitasmoarekin ez duela bat egiten dio. "Espagnacen aldaketa ez doa elkargoaren aldeko koordinazioak adostutakoaren zentzuan; koordinazioak argiki zioen lurralde elkargoaz aparte beste tresnarik ez zela aipatu behar", esan dio Berriari.

Kritika ugari jaso du Espagnacen proposamenak, UMP, EAJ eta EH Bai alderdietako ordezkarienak adibidez.