argia.eus
INPRIMATU
Ernaiko eta Topatuko kideen aurkako epaiketa berriro abian
  • Maiatzaren 28an egitekoa zen epaiketak ostegunean jarraitu du Madrilen. Ernaiko eta Topatuko zortzi gazteek protesta egin zuten aurreko saioan, eta horregatik atzeratu zuten eguna. Azken 7 gazte independentisten atxiloketak zirela eta, beren aldeko kamisetekin agertu ziren auziperatuak, eta euskal gazteriaren aldeko oihuekin moztu zuten epaiketa. 

Garazi Zabaleta 2015eko ekainaren 11
Ernaiko eta Topatuko kideak epaitegiaren atarian (argazkia: Topatu.info)

“Terrorismoari gorazarre” egitea leporatzen diete Topatuko Iraitz Salegi kazetariari eta Ernaiko zazpi kideri 2013ko Gazte Danbadako ekitaldiagatik. 18 eta 24 hilabete bitarteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak haientzat.

Publikoari ez diote gaurko epaiketara sartzen utzi, eta prentsari ere zailtasunak jarri dizkiote zuzeneko jarraipena egiterakoan.