Hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 Covid kasu positibo pilatzen dituzten udalerrien kopurua asko jaitsi da ostegun honetan Eusko Jaurlaritzak egin duen eguneratzean. Andoain, Asparrena, Hernani, Oiartzun, Barakaldo, Gernika, Erandio eta biztanle askoko beste zenbait herrik utziko diote eremu gorrian egoteari.
Eremu gorrian dauden EAEko udalerrien kopurua jaisten ari da oso azkar, astebetean ia erdira: igandean 89 ziren eta ostegun honetan 56. Badago ordea aldagai nagusi bat: asteartean EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen eremu gorrian dauden udalerrietako ostatu eta tabernak ixteko agindua. Hortaz, eremu batean edo bestean daudenen arteko diferentzia bakarra eskola kirola eta kirol federatua ezin egin eta kasinoak itxita egotea da, denak baitaute perimetralki mugaturik.
Hala ere, badira hirugarren latua beherantz doan arren, koronabirus kasuetan gorantz doazen udalerriak eta gorrian jarri direnak, tartean Oñati, Bergara edo Zegama. Hauek dira guztiak:
Araban: Agurain,Gasteiz, Iruraiz-Gauna, Guardia, Moreda eta Urkabustaiz.
Bizkaia: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Santurtzi, Sopela, Alonsotegi, Iurreta, Lemoiz, Lezama, Loiu, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio eta Zaratamo.
Gipuzkoa: Astigarraga, Azpeitia, Bergara, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zumarraga, Aramaio, Mendaro, Ormaiztegi, Segura eta Zegama.