argia.eus
INPRIMATU
Emakume errefuxiatuak ere gogoan martxoaren 8an
  • Ane Irazabalek EiTBrako egindako bideoan Lesboseko (Grezia) Moriako kanpalekuko emakumeak hartu ditu protagonistatzat. Kanpalekuetan dauden biztanleen erdia baino gehiago dira emakume eta haurrak, eta batez ere amak dira duten egoera kaxkarraren pisua beregain hartzen dutenak, Irazabalen arabera.

Maria Ortega Zubiate 2020ko martxoaren 09a
Emakume errefuxiatu bat.

Europako ateetan dagoen krisi humanitarioko emakumeak bi aldiz dira biktima Ane Irazabalen hitzetan: "Gatazken ondorioz ihes egindakoak eta emakume izateagatik erasotakoak". Martxoaren 8aren harira Lesboseko Moriako errefuxiatu kanpalekuan dauden emakumeen ahots eta historiak batu ditu kazetariak. Gogorarazi du kanpalekuetako egoera salatzeko manifestazioak emakumeek gidatu dituztela. Duela hilabete protesta ez-mixto bat antolatu zuten emakume errefuxiatuek beren egoera salatzeko.